Euskaraz!

Hementxe duzue orain dela gutxi egin zidaten elkarrizketa nire enpresaren aldizkariarako:
Lanerako denbora hilak bizi-gozamenerako berreskuratzen.
Zer da hasi berri duzun biziplus proiektua? Zeintzuk dira helburuak?eta nola dago antolatua?
Proiektu pertsonal bat da nahiz eta Gasteizko Bizikleteroak elkartearekin jarri dudan martxan. Helburua, jendea lanera bizikletaz joatea animatzea da. Kotxea baino, autobusa ondo dago, baina bizikleta hobe.
Proiektu bezala, urte bat egitea nahi dut. Horrela ikusiko da neguan zer gertatzen den hotzarekin, euriarekin … udaberrian, euriarekin eta udan, beroarekin. Egoera desberdinekin zer gertatzen den ikusiko da.
Proiektua kasu bakarreko ikerketa da eta orduan ezin da estrapolatu. “Estudio de caso” medizinan esaten den moduan.
Zerbait aurreratu dezakezu ea oztopo nagusiak non egon daitezken? Bizikleta non gorde? Distantzia?
Hori baino lehenbizi esan nahi dut proiektuak aspektu desberdinak lantzen dituela: osasuna, egora fisikoa, ingurugiroa (kutsadura, CO2 aurreztea), kostua, eta denbora (zenbat denbora behar duzun lanera etortzeko).
Nire susmoa da, bizikletan etortzeagatik abantaila batzuk badauzkazula eta segur aski desabantaila batzuk ere bai, baina abantailen artean… adibidez, osasunerako oso ona dela; ekonomikoa ere, kotxea erabiltzea baino askoz merkeagoa dela; ingurugiro aldetik ere, oso argi ikusten da bizikletaz ez duzula kutsadurarik emititzen. Beno, kasu honetan apurtxo bat bai, bizikleta elektrikoa denez, kargatzerakoan, baina kotxearekin konparatuta askoz gutxiago.
Aspektu horiek nola baloratzen edo neurtzen dituzu?
Ba adibidez, osasuna neurtzen dut 3 hilero edo odol analisiak egiten; egoera fisikoa neurtzeko, 3 hilero froga  fisiko bat egiten dut Mendizorrotzan (Centro de Medicina deportivan) bizikleta estatiko batean eta bertan elektrokardiograma egiten dizute eta hainbat aldagai neurtzen dizute; 3 hilero ere ongizateko inkesta bat betetzen dut. Ez dakit nola deskribatu. Inkesta estandar bat da; Osakidetzan daukadan lagun batek utzi zidan. Eta bestetik, kalkulu batzuk egingo ditut jakiteko kotxe baten bataz besteko kontsumoa kilometroko eta zenbaki batzuk aterako ditut: zenbat km diren urtean, zenbat kutsadura, ze kontsumo, ze kostu, … eta konparatuko egingo ditut.
Gasolinaren prezioa mordo bat igo da azken boladan. Hori  ere kontutan hartu beharko duzu?
Bai, prezioa asko igotzen ari da eta ez dakit ze prezio erabiliko dudan gasolinaren kosturako …. Kar, kar
Zenbat km daude zure etxetik lantokira? eta zenbat denbora behar duzu?
 13 - 14 km inguru dira etortzeko eta bueltarako, berdin. 35 minutu behar ditut etortzeko eta bueltarako, berdin.
Zergatik bizikletari bateria jartzearen beharra? nola funtzionatzen du?
Esan dudanez, helburua lanera bizikletaz joatea da, ezta?  baina gure kasuan 14 km inguru dauzkagu eta justu bukaeran aldapa bat dago. Orduan bizikleta arrunt batean izerditan iristen zara eta nahiz eta dutxak egon ba … ez da oso erosoa … eta denbora … nire intentzioa bizikletaz iristea da baino izerdi egin gabe eta horretarako  bizikleta elektrikoa aukera on bat da. Aldapan laguntzen dizu, zuk pedalak ematen jarraitzen duzu baina ez duzu aldapa nabaritzen; batez ere aldapan laguntzen dizu.  Egia esanez, 35 minutu bizikletan ibili eta gero, ez duzu izerditzen baina ni adibidez gero iristean kamisetaz aldatzen naiz.  
Beharbada bizikleta elektrikoari buruz esatea beharrezkoa da, ez dela moto bat, bizikleta bat dela. Motor elektrikoak lagundu egiten dizu baina zuk pedalak eman behar dituzu; ez badituzu pedalak ematen motorra gelditu egiten da eta 25 km/h tik gorako abiaduran ere gelditu egiten da.
Egunero kargatu behar duzu bateria?
Ez. Bi egunean behin kargatzen dut; bi joan da etorrirako autonomia dauka. Entxufe arrunt batean kargatzen da, telefono mugikorra bezala eta 4-5 ordu behar dira.

Ekipamenduari buruz ez dugu hitz egin. Kaskoa eramaten duzu?
Bai, noski. Ekipamenduari buruz, neguan eskuak izoztuta gelditzen zaizkizu eta hori puntu negatibo bat da. Eskularru berezi batzuk probatu ditut berotzeko erresistentzia bat daukatena. Motorrean erabiltzen direnak uste dut horrelakoak direla eta orokorrean, ondo. Eurirako bi motatako euritakoak erabili ditut: goretex normala eta bestea bizikletarako pontxoa, eta ondo. Beno, zorionez eguraldia nahiko ondo portatu da.
Egunero etortzen zara bizikletaz? Zenbateko bataz bestea egiten duzu?
Adibidez abenduan oso gutxitan etorri nintzen. Opor asko izan nituen, zubiak, eta bisitak beste enpresetara ere. Baina, hala ere, bataz beste bi egunetik behin bai, bizikletaz etorri nintzen. Bestela, autobusez, eta orain erdi bajan nagoela, autobusez apur bat sendatu arte.
Balorazioa, eta oztoporik handiena?
Ba hombre… etortzeko trafikoari dagokionez puntu beltzak deritzonak dauzkazu: errepide batzuk zeharkatu behar dituzu eta kotxeek ez dituzte pasoak errespetatzen. Gero errepideetan bai konturatu naizela, ez dakit bizikleta arraroa delako edo, aurreratzerakoan bai uzten dutela nahiko distantzia, alde horretatik, ondo.  Baina errepide bat zeharkatu behar dudanean … ez dituzte “zebra bideak” errespetatzen. Beno, eta badakizue, izan nuen istripua horregatik izan zen.
Lehen badakigu lanera bizikletan (bizikleta ez elektrikoa) etortzen zinela eta esperientzia nahiko gogorra izan zenuen, orain dela gutxi beste bat. Ze balorazio egiten duzu istriputxo horiena?
Balorazioa, ba..beno.. ba  istripua izan dudala , baina… lanera etorri behar dut orduan…, nolabait etorri behar dut lanera, edo kotxez edo autobusez edo bizikletaz , eta bizikleta gustatzen zait eta ez diot beldurrik hartu, orduan …
Kritikarik, presiorik jaso duzu, lagunen aldetik , familiatik, lanetik …?
Ez… ez egia esanez ez. Nire familian nahiko ohituta daude nik arrisku kirolak egitea. Beno orain ez, baina lehen … parapente, parakaidismo, eskalada.. orduan, ohituta daude.
Nola bururatu zitzaizun esperientzia hau blog batean jartzea? (www.biziplus.blogspot.com )
Ba… Gasteizko Bizikleteroen artean badago kide bat horrelako gauzak egitea gustatzen zaiona: blogak, twitterra, … eta orain dela jada urte batzuk elkarterako  web-orri polit bat egin genuen, … eta pentsatu genuen zeozer egin genezakeela honen inguruan ere … eta gainera berari gustatzen zaionez ikastaroak ematen dizkigu blogei buruz, twitterari buruz,.. eta horrela nik esan nuen ba egingo dut blogen ikastaroa eta gero jarriko dut
Jendeak parte hartzen du blogean?
Egia esan, ez dut asko zabaldu eta orduan… elkarrizketa honen ondoren agian gehiago. Beno hori “tarea pendiente” bat da: helburua jendea animatzea da eta orduan  nolabait zabaldu egin behar dut.
Dauzkazun bizikletak ez-jakitunentzat nahiko bereziak dira ? Ikerlanen irabazi zenuen proiektu berritzaileen sariaren jatorria hortxe dago, ezta?
Niri bizikleta arraro horiek, reclinadas edo etzanak direlakoak , gustatzen zaizkit eta Gasteizen ezagutu nituen horrelako bizikletak erabiltzen zituztenak. Eta ez dakit non atera zen, baina grabatu zuten “Vasco Navarro bide gorrian” telebistarako programa bat: vias verdes  (la 2 telebistarako). Eta hara joan ginen, eta grabatu genuen, eta han zegoen tipo bat, elbarritu bat bere aulkian zihoala, baina beste tramankulu edo “gehiagarri” batekin. Horrela ezagutu nuen, Roberto, eta geroztik ba… bururatu zitzaidan proiektu hori Ikerlaneko proiektu  berritzaileen txapelketara aurkeztea.
Zein abantaila  eta desabantaila dauzkate bizikleta etzan horiek?
Beno, neurri batean kapritxo bat dira bizikleta berezi hauek: beren abantaila eta desabantailak dituzte, eta gustatzen zaizkizu edo ez.
Bestela, argazkian ikusten denez, bereziena jarlekua da, oso oso erosoa da,  respaldo bat dauka, oso luzea eta sorbaldarako oso ona dena… erosotasuna da abantailarik handiena
Bestalde, indarra egiteko era ere oso desberdina da bizikleta arrunt batekin konparatuta. Bizikleta normal batean egin dezakezun indar maximoa zure pisua da. Aldiz, bizikleta hauetan, sorbalda apoiatuta daukazunez, egin dezakezun indar maximoa zure indar giharrek egin dezaketena da. Indartsua bazara bizikleta normal batean baino indar handiagoa egin dezakezu. Bitxikeria moduan, 1930ean edo, horrelako bizikletek irabazi zuten Tour-a eta ondorengo bi edo hiru urteetan ere bai, eta orduan galarazi egin zituzten Tour-ean. Normalean bizikleta arruntak baino aerodinamikoagoak dira; nirea ez hainbeste,  nirea oso urbanoa delako.

Norbaitek Gasteizko Bizikletero edo horrelako talde batean parte hartu nahiko balu nora jo beharko luke? Badaude horrelako taldeak beste toki batzuetan?
Gasteizko bizikleteroak elkartearen helburua jendeak bizikleta  garraiobide urbano bezala erabiltzea bultzatzea da; ez kirol moduan; lanera joateko edo zinera joateko… bizikleta erabiltzea garraiobide urbano bezala, eta bere erabilera normalizatzea. Udaletxearekin akordio bat daukagu. Akordio horren bitartez bizikletaren behatokia eta web orri bat ere egin genuen (www.bizikleteroak.org ) eta hor ematen dugu informazioa Gasteizen bizikletak duen  egoerari buruz: bidegorriak nola dauden, edo jendearengandik kexak edo iradokizunak jasotzen ditugu interneten bidez web honetatik :”nire auzoan ez daude bidegorririk” edo “beti kotxeak aparkatuta daude” Horrelakoak jasotzen ditugu eta udaletxeari bidaltzen dizkiogu.

Eta jarraipena zuek egiten duzue? Adibidez, erabilera handitzen ala txikitzen ari da?
Ez. Baina udaletxea zeozer egiten ari da: guk ez daukagu jende nahikorik horrelakoak egiteko. Batzuetan egin izan ditugu proiektuak udaletxearekin. Adibidez, orain dela 4 urte edo, egin genuen proiektu bat bizikleta aparkatzeko altzari urbanoak proposatzeko. Egoera aztertu genuen: ea non zeuden, zer egoeratan zeuden eta ondoren leku berri batzuk proposatzeko. Horrelako proiektuak batzuetan  egiten ditugu.
Horrelako elkarte gehiago ezagutzen dituzue hemen inguruan?
Bai, Donostian eta Bilbon. Espainia mailan pilo bat daude eta koordinadora batean sartuta gaude. Oñatin adibidez, badago beste talde bat. Iruñean ere bai.
Eta orokorrean zein da sentsazioa: aurrera goaz edo atzera …
Teorian aurrera goaz baina… udaletxeek eskusa bat daukate, krisia dela eta. Gero, bueno, segun non, adibidez hemen Gasteizen mugikortasun plana daukagu, baina batzuetan ematen du ia kontrakoa dela… Teorian aurrera goaz eta gero eta bidegorri gehiago daude, baina badaude gauza batzuk nik oraindik ez ditudanak ulertzen, batez ere jendearen jarrera… Adibidez Gasteizen jende guztiak ikasi du errotondatan, trenbidea dagoen tokietan, marka hori horietan ezin dela geldirik gelditu. Ba horrelako marrak  bidegorrietan ere badaude , baina jendeak ez ditu errespetatzen. Zebra pasabidetan ere ezin zara autoarekin geratu, baina jendea gelditzen da, gero semaforoa berde jartzen zaizu zu pasatzeko eta ezin duzu. Oinezkoak errazago daukate pasatzeko baina zuk, bizikletan, ezin duzu maniobratu.
Eta lapurretei buruz,?
Oso normala da bizikleta on bat edukitzea kirola egiteko baina gero bestela ez erabiltzea. Gasteizen bizikletan ibiltzen direnak bi bizikleta dauzkate: bat ona, kirola egiteko eta adibidez nik nirea lanera etortzeko erabiltzen dut, baina, etxetik hona eta hemendik etxera. Zentrora joateko bestea hartzen dut,  bizikleta zahar bat, giltzapetuta uzten dut …
Eta azkenik, zure blog horretan animatuko zinatekeen euskaraz zerbait jartzera?
Kar, kar …  Apurtxo bat laguntzen badidazue …

Balorazio bat , irailean hasi zinen  eta ia proiektu erdia joan da. Balorazio bat bide erdian daukazunarekin?
Niretzat gauzarik onena denbora hil bat  (lanetik etxerako desplazamendu denbora) aisialdirako debora batean bihurtzea da. Azkenean kotxez etorriko banintz izango zen ataskuren bat. Aldiz orain, disfrutatzea da. Batez ere eguraldia ona denean, asko disfrutatzen dut bidaia. Hombre, neguan ez da asko nabaritzen ze nahiko berandu ateratzen naiz lanetik eta ia ilunduta dago eta ez da hain polita sentsazioa, ez da berdina, baina laster … hemendik aurrera, udaberrian gozada bat izango da, seguru … eta egunero daukat niri gustatzen zaidana egiteko denbora bat. Ez dakit kolesterola jaitsiko dudan edo ez, zenbakiak ze aterako zaizkidan,  baina hori da onena: lanera iristerakoan ere … iristen naiz … argiago, alaiago … egoera ..bai nabaritzen da.
Animatzeko? Animatuko zenuke jendea? Edo nola?
Ba … hombre, Gasteizeko kasuan erreza da, niretzako oso inportantea da goizean 35 minututan lanera disfrutatzen  joatea, eta bueltan, berdin, eta gero, oso ondo sentitzen zarela. Kotxez, ia seguru, kabreoren bat harrapatuko nuela… autobusez beno, nahi baduzu lotan etorri zaitezke, baina bizikletan hobe.
Gozada bat, goizean bia berdetik … eta udaberrian amapolak daudela … eta untxiak gamarran … gozada bat!